Antzerkia (Antxo): 'Ez naiz inoiz Dublinen egon'
Ttanttaka antzerki-konpainiaren eskutik, ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ antzezlana ikusteko aukera izango dute pasaitarrek, datorren ostiralean (hilaren 10) 19.00etan, Antxoko Kultur etxean. Sarrera librea eta doakoa da.
Aitziber Garmendia eta Mireia Gabilondo bezalako aktore ezagunek osatzen dute komedia honetako aktore-zerrenda.
Sinopsia: Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
