Antzerkia (Oiartzun): 'Exacticamente diversa' antzezlana
Irungo antzerki elkarte bat da Ezezagunok, eta haien jardueraren helburua desgaitasun intelektuala duten aktoreei antzerki prestakuntza ematea eta jendaurrean antzeztea izaten da, baita parte hartzaileei eguneroko bizitzan baliagarriak zaizkien tresnak ematea ere antzerkiaren berezko dinamiken bidez.
Hilaren 16an, 19:00etan, Exacticamente diversa antzezlana egingo dute Landetxen kultur aretoan. Sarrerak aurrez erosi behar dira, hemen.
