Antzezlana (Oiartzun): 'Miñan'
Oiartzungo antzerkizaleak antolatuta, Arte Dramaren Miñan antzezlana egingo dute Landetxe Kultur Aretoan. Sinopsia: Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.
Sarrerak agortuta daude.
