Orereta Ikastolak, Kilometroak 23ren urteko ekintza-programaren baitan, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurrenaren karietara, aste osoko egitaraua antolatu du.
Egunkaria itxi zutenean bertan lan egiten zuten hiru kazetarik, herriko hiru artistak lagunduta eta bikoteka, lehenen esperientzietan oinarritutako emanaldi artistikoak eskainiko dituzte otsailaren 23an. 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan izango dira saioak, Arkaitza tabernan, Zuzen tabernan eta Niessengo merkatuan. Hiru bikoteak hiru lekuetan egongo dira, txandaka.
