Arte eszenikoak (Oiartzun): Kabaret orgasmikoa
Oiartzungo Gazte Sortzaileek, Orgasmok, alegia, Kabaret post-apokaliptikoa iragarri du hilaren 26rako (ostirala da).
Urtero bezala, urte bukaerako diziplinarteko emanaldia egingo dute gazteek, eta aurtengoan etorkizunera egingo dute bidaia, zehazki, munduaren bukaeraren ostean kokatutako kabaret zirraragarri batera. “Agian mundua bukatzea ez da hain txarra izango… nork daki!”, diote.
Sarrerak hemen eskura daitezke.
