Arte eszenikoak (Oiartzun): 'Piztu sua'
Piztu sua du izena ikuskizun “dibertigarri eta interaktiboak”, eta datorren otsailaren 4an egingo dute Landetxen. Egitasmoa arrakastatsua izan dela bistakoa da, lehen paseko gonbidapen guztiak agortu eta bigarren bat iragarri baitute egun bererako.
Ihote taldeak antolatu du ikuskizuna, eta Ibai Zarketa, Xuban Martiarena, Esti Fernandez, Maialen Elorza, Izaro Zapirain, Ane Arbelaitz eta Ian Estebaranz dira egileak.
Ibai eta Xabik ez dute etxeko bizitza aspergarria jasaten. Hortaz, intxixu eta basandreekin bizitzera joatea erabaki dute. Bidai horretan, baina, zenbait emozio bizi eta hainbat komeria izango dituzte. Horixe da, hain zuzen, ikuskizunaren sinopsia.
