Arte eszenikoak (Oiartzun): 'Txilin hotsak' eta 'DaDa Ü LaLa' antzezlanak
Antzerkizaleen elkarteak antolatuta eta Las Bobe Bobe konpainiaren eskutik, Txilin hotsak eta DaDa Ü LaLa antzezlanak egingo dituzte hilaren 25ean, Landetxen.
TXILIN HOTSAK
‘Desio baten anti-ipuina 20 minututan kontatuta’
Sinopsia
Yolanda bi potoekin abiatu da. Bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Eta horiek dira, kristalezko poto horiek, besterik ez, doan lekura eramango duen gauza bakarra. Usainez, zaporez eta kolorez betetako poto hutsak. Ipuin polit baten hasiera ematen du… baina gauzak ez dira hasten diren modukoak amaitzen diren modukoak baizik.
DADA Ü LALA
Sinopsia
Mundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatombe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara.
Ekitaldi horretarako sarrerak hemen eros daitezke.
