Arte eszenikoak (Oiartzun): 'Zopa' antzezlana
Euskaraldiaren baitan eta Ttur-tturrek antolatuta, Zopa antzezlana ikusteko aukera izango dute herritarrek Landetxen.
Hitanoa bultzatzeko Seguran jaiotako antzerkia da Zopa. Xirikara taldeko lagunek erretiro espiritual berezi batera gonbidatuko dute publikoa. Segurako Sagastiberri baserrian elkartuko diren zazpi lagunek barruko itzalak argitzea izango dute helburu, edo ez. Edozer gerta bailiteke. Zopajaleen herrian zoparik ez da faltako. Prestatu barre egiteko eta hitanoa bere alde espiritualenetik sentitzeko.
