Atlantikaldia (Errenteria-Orereta): Igandea 24, egitaraua
Atlantikaldiaren barruan, eguerdira arteko egitaraua.
10:00. San Markoko gotorlekua ezagutzeko aukera, bertako aparkalekutik hasita.
10:00. Albaolako ontziei agurra, Kalekaian.
10:30. Historiaurrean sua nola pizten zuten ezagutzeko tailerra, Herrixkan.
11:00. Ipuin musikatuak eta filmeetako abestiak, Landarbaso Abesbatzarekin, Herrixkan.
12:00. EMKEren eskutik, euskal eta senegaldar doinuekin kontzertua, Plazan.
13:00. Itxiera ekitaldia, Euskorleans & Lindy Hop-ek musikatua.