Aurkezpena (Errenteria-Orereta): Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak II bildumaren aurkezpena
Emakumeen Etxea lepo, Maria Naredoren hitzaldia jarraitzeko. Argazkia: Mendi Urruzuno 2018an, Mariasun Landa Sarien lehen zortzi edizioetan jasotako 23 lanekin Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak bilduma ilustratua argitaratu zen. Orain, bigarren bilduma bat argitaratzea erabaki da, geroztik jasotako hainbat emakumeren istoriekin. Kasu honetan ere, Allende Arnaizek eta Idoia Beratarbidek diseinatu dute bilduma, azken honen ilustrazioekin batera. Argitalpenaren aurkezpena urtarrilaren 17an izango da, 12:00etan, Emakumeen Etxean.
