Azoka (Errenteria-Orereta): Neguko Solstizioa-San Tomas Eguna
Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da duela 36 urte Xenpelar AEK euskaltegiak martxan jarri zuen Neguko Solstizioa-San Tomas Eguna. Honakoa da abenduaren 21eko egitaraua:
- 11:00: Azokaren irekiera eta pregoia Zumardiko kioskoan.
- 11:30: Orereta-Errenteriako Udal Txistularien Taldea herriko kaleetatik.
- 13:00: Bertso saioa Foru plazan.
- 15:00: June Galardiren kontzertu akustikoa Foru plazan.
- 16:00: Txapel jaurtiketa lehiaketa Foru plazan.
- 16:30: Bingo musikatua Foru plazan.
- 17:00: Errenteria Musikaleko dantzaldia Xabier Olaskoaga plazan.
- 17:30: Herri kirolak Agirre lehendakariaren plazan.
- 18:00: Trikitilariak herriko kaleetan zehar.
- 18:30: Jauziak Zumardian.
- 18:30: Deiadar txaranga herriko kaleetan zehar.
- 18:45: Amulletako danborrak herriko kaleetan zehar.
- 20:00: Sari banaketa Zumardiko kioskoan.
