Azoka (Oiartzun): Arropa truke jasangarria
Ostiral honetan (hilak 21) Arropa truke azoka egingo dute Labore Oarson, lehenengoz. “Kontsumismoaren aurrean eraiki ditzagun alternatiba jasangarriak” lelopean egingo dute jarduera, eta edonor bertaratu badaiteke ere, zenbait arau zehaztu dituzte truke horretan partu hartu nahi dutenentzat.
Eman dituzten xehetasunen artean daude, esaterako, barruko arropa, bainujantziak, oinetakoak edota osagarriak ezingo direla trukatu; are, egoera onean dauden jantziekin baino ezingo da trukerik egin. Ildo horretatik, beraz, Laborekoak azpimarratu dute “zuk trukean hartuko zenituzkeen jantziak” eramateko. Era berean, zehaztu dute pertsona bakoitzak gehienez bost jantzi eramateko aukera izango duela.
Parte hartzaileek jantziak entregatzean tiketak jasoko dituzte beste batzuekin trukatzeko: oinarrizko kamiseta batekin txartel bat jasoko dute, gainerako kamiseta eta galtzekin hiru txartel, eta, azkenik, beroki, anoraka, soineko edota petoekin bost txartel jasoko dituzte. Txartel horiekin bakoitzak gustuko dituen beste jantzi batzuk trukean hartzeko aukera izango du.
Azoka 17:00etan hasiko da, eta 20:00ak arte egongo da martxan, eta tarte horretako edozein momentutan joan daiteke parte hartuz jantziak trukatzera.
