Azoka (Oiartzun): HemenGuk
HemenGuk azokaren udako edizioa egingo dute larunbat honetan –hilak 14–, Oiartzungo Doneztebe plazan. Ohi moduan, herriko produktuak egongo dira salgai, eta 10:00etatik 13:30era egongo da horiek erosteko aukera.
Honakoak dira azokan egongo diren postuak:
Aaron. Larrugintza.
Aldako. Txakolina.
Arraztalo. Barazkiak.
Artexaniak. Artisautza.
Gezamina. Ogia eta sagardoa.
Kürtösklács. Gozo hungariarra.
Larremotx. Gaztagintza.
Lekungarai. Gaztagintza.
Oliparok. Artisau lanak.
Papurrak. Ogiak eta goxoak.
Zituene. Pastak.
