Bazkaria eta drag festa (Antxo): 'Yogurinha Borova eta Albina Stardust'
Pasai Antxoko Basari elkarteak eta Topaguneak, elkarlanean, Drag festa antolatu dute hilaren 20rako (larunbata da). Poteorako 13:00etan elkartuko dira, Ibaiondon, eta hitzordu horrekin hartuko du abiada arratsalde osoko planak.
14:30ean bazkaria antolatu dute Basarin, eta ondoren festa promestu dute: “Sekulako planarekin gatoz! Bingoa, ikuskizuna, musika…”. Oraingoz gonbidatu bereziak iragarri dituzte: Yogurinha Borova eta Albina Stardust Antxora etorriko dira bertakoekin gozatua hartzera.
