Bestelakoak (Errenteria-Orereta): Duintasunaren sinadura bilketa
Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak sinadura bilketa egingo du, egungo hainbat miseriazko pentsio salatu eta 1.080 euro arte berdintzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari. Horrekin batera denontzako gizarte laguntza sistema eskatuko dute, eta ezintasunaz arduratuko den eta gizarte babes osoa emango duen gertuko erakunde bat sortzea eskatuko dute.