Bestelakoak (Errenteria-Orereta): Eutsi gazte adimenari
Mahai-jokoek onurak dituzte adin guztietako pertsonentzat. Egiaztatuta dago erregulartasunez jokatzeak nabarmen gutxitzen duela alzheimerra bezalako gaixotasunak izateko arriskua, burua aktibo mantentzen baita. Alderdi ludikoari dagokionez, entretenimendua sustatzen dute eta gogo aldartea hobetzen lagundu, gizarte harremanak sustatzeaz gain.
Helduentzako ekitaldi bat (60+). Gazteleraz. Larunbatetan. Jorge Palazuelo izango da dinamizatzaile.
