Bestelakoak (Errenteria-Orereta): Familia lagunekin su artean
Jatorri askotariko herritarrak (haur zein heldu) elkartuko dira, Familia Lagunak programan parte hartzen duten familiekin batera, herrialde desberdinetako jakiak nola prestatzen diren ikusi eta ezagutzeko, eta errezeta hauek dastatuko dituzte:
-
Ceebu jën (Senegal): arroza, arraina eta tomatea oinarritzat dituen Senegalgo plater tradizionala.
-
Cous cous (Maroko): Gari-semolarekin, barazkiekin eta haragi-zatiekin prestatzen den platera, jatorria Magreben duena.
-
Postre sorpresa (Euskal Herria)
Txikienek, bitartean, hezitzaile baten ardurapean jolasean ibiltzeko aukera izango dute. Parte hartzeko izena eman behar da. Egin klik hemen edo telefono zenbaki honetara deitu: 662 944 626. txintxarri elkartean egingo dute saioa.
