Bestelakoak( Errenteria-Orereta): Kutxaz kanpo
Hilabetero zabalduko den esperimentazio eta hausnarketa kolektiborako espazio ludiko, seguru eta ezohiko bat zabalduko du Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Fikzio Fabrika kolektiboarekin batera karta, mahai eta rol jokoen potentzialtasuna baliatuz.
2024an zehar hilabeteko hirugarren asteazkenetan egingo dira saioak, bakoitzean ardatz tematiko edo kontzeptu zehatz bati helduz.
