Bestelakoak (Lezo): 'Bidea ipar' liburua, eta 'Etxea' dokumentala
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren jardueren barruan, Unai Ugartemendiak idatzitako ‘Bidea ipar’ liburua aurkeztuko du egileak berak, eta aldi berean liburuaren protagonista den Iker Karrera ere bertan izango da. Gainera, ‘Etxea’ dokumentala ere emango dute.
