Bestelakoak (Lezo): Txerrimuñok 39 urte
Lezoko Txerrimuño etxe okupatuak 30 urte ditu. Txerrimuñoren 39. urteurrena ospatzeko, larunbateko ekitaldiak: 14:30ean, herri bazkaria egingo dute, babarrun jatea izango da, «sakramentu guztiekin» iragarri dutenez. Sabela beteta, 19:30ean kontzertuen txanda iritsiko da Hostoak eta Sega Sound Killlers taldeekin. 22:30ean, XJX taldeak berriz ere oholtzak zapalduko ditu, nongoa eta Txerrimuñokoa: «20 urte eta gero, kontzertu bakarra izango da». Horren ondoren, Denetarik Kaña «zarata jartzailearen» txanda iritsiko da.
