Bestelakoak (Oiartzun): Erraldoiak dantzatzeko akademia
Soinueneak eta Oiartzungo Udalak erraldoiak dantzatzen ikasteko saioak antolatu dituzte, eta hiru hitzorduren berri eman dute oraingoz: hilak 12 (larunbata), azaroak 16 eta abenduak 7.
Saioak Landetxe auditorioan izango dira, 10:30etatik 12:30etara, eta ez da aurrez izenik eman behar.
