Bestelakoak (Oiartzun): Herri Txiki Infernu Handi. Karrika
Karrikako bizilagunekin hainbat pasarte grabatu ditu Herri Txiki Infernu Handi saioak, eta orain herritarrei egin die deia, horiek ikusteko. Saioa, ordea, aurrerago emango dute telebistan.
Hitzordua Karrikako frontoian izango da (euria egingo balu Gurutzeko frontoian), eta hemezortzi urtetik gorakoentzat da. Bertan bideo proiekzioa; Miren Nogales eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
