Haurrak (Trintxerpe): 'Zorte txarreko otsoak'
Maite Franko ipuin kontalaria Pasaiako liburutegiz liburutegi ibiliko da hilabete honetan zehar, Zorte txarreko otsoak umorezko kontakizuna 4 eta 9 urte arteko haurrekin partekatuz. Trintxerpetarrentzako saioa hilaren 14an, asteartea, Trintxerpeko liburutegian izango da, 17:30etik aurrera.