
Taldekako Sega Txapelketan izan dira Bixente Mitxelena eta Manex eta Joxe Luix Olaiz aita-semeak. Lau taldetatik hiru podiumera igo dira.

2025 eta 2026an zendutako Gorka eta Jon Telletxearen omenezko artisau garagardo azoka egingo dute irailaren 12an Gaztañon. Egun osoko ospakizuna izango dela iragarri dute.

"Arrasto handia" utzi duela aipatu diote HITZAri haren gertukoek: "artista errepikaezina zen, oso abila, sentsibilitate handikoa".

Aurtengo xanistebanak memorian gordeta edukiko du Elizalde Eskolako komunitateak; tabernatik 3.500 lagun baino gehiago pasa dira.

Euskotren eta Euskolabel ligetako erlojupekoak egingo dira larunbatean Pasaiako Badian. Itsasora atera beharko dira traineruak, bi erraldoiak irabazteko asmoarekin: Arraun Lagunak eta Orio.

Asteburu honetan, Gaintxurizketako Jaiak izango dira; Antxillastegin hiru egunetako egitarau oparoa antolatu dute auzoko bizilagunek.

Gaur goizean XIII. Errenteria Hiria bandera jokatu dute KAE 1 ligako ontziek; Deustuk nagusitsunez irabazi du; Hibaikak bosgarren egin du.

Gauerdian izan da gertakaria Olatzar bideko lehenengo zenbakiaren parean; suhiltzaileak bertaratu eta haiek itzali dute sua SOS Deiaken abisua jasota.

Oiartzungo Udalak Xanistebanetako balorazio oso positiboa egin du; giro sanoa eta elkarbizitza azpimarratu ditu jaien biharamunean.

Arkume jatea egin dute gaur Done Eztebe plazan. Arkume errea izan da izarra, baina paellak ere baditu bere zaleak.

Hilaren 30ean izango da Katapulta Tour Gipuzkoa 2026ren lehen emanaldia. Altamiragain parkeko anfiteatroak jasoko du ikuskizuna.

Pasaiako Udalak pilotalekua garbitu, distantzia-markak margotu eta goiko sarea altuagoa jarri du, erabiltzaileen kezkari erantzuna emateko.

1989an, baserritarrek kanala eta errota inguruak garbitu zituzten, urtero egiten zen ohitura; asteburu honetan, De Cyne Reyna aretoan garaiko bideoa proiektatuko dute.

Urteroko mantentze-lanak egiteko kiroldegia bi astez itxi dute; bitartean, bazkideek Donibaneko kiroldegia erabili ahalko dute.

Herriko hainbat puntutan egin dute hobekuntza. Hurrengoak Gabierrotako Azpitarte pasabidekoak izango dira.

Asteburu honetan, hilaren 14tik 16ra, Karrika auzoko jaiak antolatuko dituzte; aurten ez da idi demarik izango, baina azken urteotan egin ez duten erromeria berreskuratuko dute, 6etzi taldearen eskutik.

Hilaren 10etik 23ra, biak barne, mantenu lanak egingo dituzte; bitartean, KirolTxartela Mugimentekin inguruko herrietako kiroldegiak erabilgarri izango dituzte.

2026-2027 denboraldia hasteko gutxi falta den honetan, haur mailako nesken taldea ateratzeko jokalariak behar ditu Allerruk.

Etzi, hilak 9, XIII. Errenteria Hiria jokatuko dute KAE 1 ligako hamabi ontziek, 13:00etan hasita; erlojupekoa izango da eta bi luzeetara erabakiko da irabazlea.

Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformarekin bat eginez, hamarnaka lagun bildu dira Iztietako anbulatorioko atarian bizi duten egoera salatzeko.