A29ko hauteskundeetako herriz herrikako jarraipena egingo du HITZAk
Infogramak ikusgai izango dira webgunean, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako datuak erakutsiz.
Espainiako Gorteetako Hauteskundeak egingo dituzte igandean, eta OarsoBidasoko HITZAk hainbat datu emango ditu bere webgunean. Herriz herrikako datuak izango dira ikusgai igandean, horrela gure bi eskualdeetako sei herrietako botoak jarraitzeko aukera emanez. Webgunera sartuz, berehala ikusiko du erabiltzaileak infograma, eta datuak eguneratzen diren heinean aldatzen joango dira bertan.
Hori ez ezik, astelehenean, HITZAk herriz herrikako datuak emango ditu, sailkatuak. 2023ko hauteskundeekin alderatuko dituzte kazetariek herri bakoitzeko botoak, hondarribitarren, oiartzuarren, irundarren, pasaiatarren, lezoarren eta oreretarren bozka ohituren aldaketak aztertuz.
