Abenduaren 3an, odola emateko aukera Lezon

17:30etik 21:00etara odola emateko aukera izango dute hala nahi duten lezoarrek anbulatorioan.

Lezoko odol emaileen taldeak elkartasun keinua egiteko aukera berria eman die lezoarrei, odola emateko saioa antolatu duelako abenduaren 3rako (osteguna) 17:30etik 21:00etara herriko anbulatorioan.

Aurrez txanda hartu behar dela oroitarazi dute taldekideek, Internet bidez. Txanda hartzerik izan ez, eta odola eman nahi dutenek aukera dute saioa bitartean anbulatoriora joan, eta ea tarterik den galdetzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.