Pilota hotsak gaur Koldobike Gezalan

Arkirun Lezoko Pilota Klubeko Kimu Mailako kide batek partida jokatuko du gaur herriko frontoi estalian. Kanpoan ere badituzte lehiak.

Gaur (hilak 26, osteguna) Arkirun Lezoko Pilota Klubeko Kimu Mailako kide baten partida jokatuko da Koldobike Gezala pilotalekuan. Eskuz banakako partida izango da, Kimuen 2. Mailakoa, eta Gipuzkoako Txapelketako final zortzirenetakoa: Arkiruneko Perez pilotariak, Behar Zanako (Amasa-Villabonako pilota taldea da) Agirrezabalari egingo dio aurre. 19:15ean hasiko da lehia Irabazlea, final-laurdenetara pasako da.

Gaur ere bai, baina Anoeta herrian, Arkiruneko kimuen kategoriako beste pilotari batek herrialdeko eskuz banakako txapelketako beste final zortzireneko bat jokatuko du: hango Kuku klubeko Otaegirekin neurtuko ditu indarrak Lezoko Arrietak.

Kategoria horretako beste final zortzireneko batean ere izango dira Arkiruneko kirolariak. Kasu horretan, partida bihar (hilak 27, ostirala) izango da, Amasa-Villabonan, hango Behar Zana taldeko Etxeberriaren eta Zapirain lezoarraren artekoa hura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.