Trintxerpen, tripa beteta eta euskararen alde

Euskararen Egunaren ospakizunean daude Trintxerpen gaur. Goizean poteatzeko eta dantzatzeko aukera izan dute, eta ondoren Gudari plazan elkartu dira, bazkaltzera,

Abenduaren 3an da Euskararen Eguna, baina Trintxerpen, urtero moduan, aurreko asteburuan ospatzen dute. Euskara dute oinarri, eta askotan, burua behartu behar den arren, euskaraz bizi dira gaur. Programazio zabala antolatu dute gaurko, baina euskararen eguneko ospakizuna atzo hasi zuten. Haurrentzako puzgarriak izan zituzten, baina etxeko handienek ere pintxo poteaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Euskararen kale erabilera datuak jaso direnean, Trintxerpe izan ohi da Pasaiako eremu erdaldunena, baina horrek ez du esan nahi ez direnik euskaraz bizi nahi duten Trintxerpeko herritarrak. Gaur, hori bera erakutsi dute, eta eguerdian, Gudari plazan izan dira, bazkari eder batetaz gozatzen.

Goizean hainbat kaleetan zehar izan dira, dantza poteoarekin. Altaboza eskuan, haien dantza pauso onenak erakutsi dituzte, hori bai, garagardoa edo ardoa eskuan zutelarik. Aurreko egunetako euriak eta haizeak arnasgune bat eman die gaur, eta eguzkia izan da protagonista. Pixkanaka Gudari plazan elkartzen hasi dira. Baina lehenagotik, gazteen laguntzaz, mahaia jarri dute, eta lehenengo mokadutxoak banatu dituzte. Era berean, goizean zehar paella egiten aritu dira, bazkal ordurako bere punttuan egon zezan. 

Eseri, edatekoa eskatu eta janariaz disfrutatu dute. Oraindik egun luzea dute aurretik, eta euskaraz egiteko konpromisoari tinko eutsi nahi diote.

Hona hemen gaurko ekitaldiak:

  • 16:00: Kafe dinamizatua, karpan.
  • 17:00: Sastakai txaranga. Ibilbidea: Karpa, Gudari plaza, Serafin Esnaola plaza, Karpa.
  • 17:30: Zinema Txikia, San Pedroko Erti Udal Aretoan.
  • 19:00: Muxutruk erromeria, karpan.
  • 21:00: Guatekea, karpan.

Bazkariko argazkiak, HITZAren eskutik:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.