Oihu antifaxisten artean heldu da Vox plazara
Iztietako Diputazio plazan dira Voxeko hamabost bat kide. Oihu antifaxistekin sartu dira plazara 16:00ak baino zertxobait lehenago.
Vox Diputazio Plazan. Iztietako Diputazio plazan dira Voxeko berrogei bat kide. Oihu antifaxistekin sartu dira plazara 16:00ak baino zertxobait lehenago. 19:00ak arte dute bertan izateko asmoa, hala jakinarazi dute. Plaza ikurrinez betea baita auzoko balkoietako asko ere, ongi etorriak ez direla adierazteko.
Ertzaintzaren sei furgoneta dira plaza inguruan, baita hainbat udaltzain ere, eta lehenek plazaren eremu bat hesitu egin dute. Tabernak terrazak jasota; HITZAk jakin duenez, Udaltzaingoak arratsaldean horiek biltzeko agindua eman die. Terraza kendu ez duten kasuren batean, udaltzainek beraiek jaso dituzte mahaiak eta aulkiak.
Une honetan, oihuak plazan: Faxistak kanpora eta zuek faxistak zarete terroristak.
Herritarrak haserre. Ertzaintzak plaza osoa hesitu du eta komertzioa zabaldu behar duten merkatariei ere ez diete pasatzen uzten. Eremuan bizi diren bizilagunek ere ezin dute etxera joan, ez baitiete ertzainek pasatzen uzten.
HITZA informazioa etengabe eguneratzen joango da.
