
Emakumeen Etxea defibnitzeko hausnarketa prozesuaren azken bilera egingo dute. Bilera garrantzitsua izango da, uzatiletik hona egindako lanaren emaitza aurkeztuko baitute bertan, eta Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxearen proposamenari azken zertzeladak emango dizkiote.
Errenteriako emakume guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta hausnarketa prozesua asteazkenean amaituko duten arren, Emakumeen Etxerako bidea hasi besterik ez dela egin gogorarazi du Berdintasuna sailak, eta datozen hilabeteetan pausuak ematen jarraituko dutela.