Bisita gidatua (Errenteria-Orereta): 'Oiartzun ibaia'
Fanderiako Ibaiaren Etxeak bisita gidatua antolatu du Oiartzun ibaiak izan duen garrantziaz eta horren bilakaeraz jarduteko. Txangoa hilaren 18an izango da, larunbatarekin, 10:30ean hasi eta 12:00ak arte.
Ekintza doakoa bada ere, antolatzaileek eskatu dute aldez aurretik izena eman dezatela parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bidez edota telefonoz (943 49 45 21 edo 690 72 02 64). Ibilaldian zehar gaur egungo uraren egoeraz jabetzeko azterketa fisiko-kimikoak egingo dituzte, batez ere 8 urtetik gorako familiei zuzenduriko jarduera izango delarik.
