Bisita gidatua (Oiartzun): Soinuenea museotik bisita gidatua
Mintzalagun egitasmoan izena ematen dutenek Soinuea museoa bisitatuko dute hilaren 23an (ostirala da), 17:00etan. Bisita gidatu batean parte hartzeko aukera izango dute, eta zenbait soinu tresnaren funtzionamenduaren inguruko nozioez gain, nork, noiz eta zein funtziorekin erabili dituzten ezagutuko dute.
