Dantza (Donibane eta San Pedro) Dantza Hirian
Dantza Hirian ikuskizunak geldialdia egingo du Pasaian hilaren 22an. Egun batez, Pasai Donibaneko kaleak, dantza garaikidearen agerleku bilakatu dituzte dantzariek.
12:00tan abiatuko dute jaialdia Santiago plazan, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako marrazki tailer batekin.
13:00tan hasiko da dantza. Nafarroakoa Led Shilouette taldeak, Errata Natural izeneko koreografia eramango du Santiago Plazara. Gizartearen arauetan sortutako joera bati jarraiki, “normaltasuna” naturaltzat hartzeko dagoen jokabide akasdunaz mintzatzen da Errata Natural.
Hurrengo pieza kaiaren beste aldean izango da, San Pedroko ontziralekuan 13:30tan. Mario Bermudez dantzaria, Marcat Dance ikuskizunaren protagonista da. Bizitzako oroimen eta emozioei buruzko ospakizun bat da, eta alaitasuna, galera, plazera eta mina azaltzen dira. Antoni Gil Perezi eskainia da.
