Dantza (Donibane): Muxikoak
Hilaren 28an (larunbata da), aurten azkenekoz, muxikoek dantzan jarriko dute Pasai Donibaneko Santiago plaza. Urteko azken hitzordua jarri dute ordurako, 12:00etan hasiko dira herritarrak dantzan. Lau barrutietako pasaitar guztiak gonbidatu dituzte haiekin dantzatzera.
