Dantza (Errenteria-Orereta): Afrikako dantzaren zeharbideak
African Vibes elkarteak dantza emanaldia eskainiko du Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Sustraiak eta mugak: Afrikako dantzaren zeharbideak izeneko proiektuak dantza afrikarra, flamenkoa eta garaikidea uztartzen ditu, “trabesia” kontzeptua esploratzeko. Pieza honen bidez, migrazioak, muga kulturalak eta egokitzapena ikertzen dira, gorputzean eta mugimenduan islatuak, non dantzak eta perkusio afrikarraren zuzeneko musikak muga fisiko eta emozionalak gurutzatzearen esperientzia kontatuko duten. Proiektu honek mestizaje kulturala eta kultura arteko elkarrizketa sustatu nahi ditu artearen bitartez.
Helduentzako, eta Herriko Plazara hurbiltzen direnentzako, ikuskizun doako bat.
Atlantikaldia Jaialdiaren eskutik.
Gipuzkoako Dantzagunea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioarekin.
