Dantza (Errenteria-Orereta): Dantzari Txiki Eguna
Dantzari Txiki Eguna egiten ari dira Errenteria-Oreretan. Antolaketaren atzean Ereintza Dantza Taldea dago. Eguna aurrera eramateko lan eskerga egiten du urtero hutsik egin gabe. 11:30ean hasiko da desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, herriaren Erdialdea dantzan jartzeko. 13:30ean izango da goiz parteko emanaldi nagusia, Zumardian. Arratsaldean, berriz, 16:30ean hasita, erromeria izango da Zumardian Eneko Apaolaza, Iraitz Urkizu eta Garazi Etxebesteren eskutik.
