Deialdia (Donibane): Santa Agedako koroak
Donibaneko kantu jirak Santa Ageda bezperako koplak prestatzeari ekin dio. Hilaren 26 izango da entsegua, 19:30ean, Itsas Mendin. Jose Ramon Otero “Xoto”k zuzenduko du entsegua, Edurnek, Anak eta Aitorrek eskusoinuarekin lagunduta.
Koplak kantari, otsailaren 4ean irtengo dira, Santa Ageda bezperan, eta herriko kaleak kantuz zeharkatu ondoren, elkartean afalduko dute.
