Deialdia (Pasaia) San Juan Koxtapeko arraunlariei omenaldia
Egindako lan guztia eskertzeko, omenaldi jaia egingo diete arraunlariei larunbatean Donibanen. 19:00tan hasiko dute jaia, plazatik abiatuko den kalejira batekin. 19:30tan ohiko bedeinkapena egingo diote taldeari elkartearen egoitzan, eta 20:00tan omenaldiaren emankizuna egingo dute.
Ekitaldia bukatuta, afariaren txanda izango da, 21:30ean. Hortik aurrera, jai giroa izango da nagusi, dantzaldia antolatuko baitute 23:00etatik aurrera.
