Deialdiak (Errenteria-Orereta): Urdabururekin irteera
Pisako ur-jauziak, Soncillon. Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen hamargarren etapa egingo du hilaren 20an (larunbata). Cidad de Ebro herrian (Burgos, Espainia) hasiko dute txangoa eta Soncillon (Burgos, Espainia) amaitu. Zeharkaldia denera bost ordu eta erdikoa izango da.
Pare hartu nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era edo ordutegi berean 943 527 879 telefono zenbakira deitu. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena interesdunek.
