Deialdiak (Lezo): '15 urte amesten'
Arkaitz Erizek Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteen alde 15 orduko korrika elkartasun erronka egingo du. Hilaren 21eko 20:00etan hasiko da, eta 22ko 13:00etan bukatu. Ekintza osagarriak daude erronkaren inguruan. Honakoak larunbatekoak (hilak 22):
- 10:30ean, Erize Lezora iritsiko da erronkaren zirkuituari azken bira hasteko. Txistulariak, erraldoiak eta bestelakoak egongo dira. Lezotik bira emango du Erizek Markel Merinorekin.
- 11:30ean, Karlos Saldise plazan, erronkaren jaiaren hasiera.
- 12:30ean, Erize Lezora iritsiko da.
- 13:00etan, erronkaren bukaera eta korrikalariari ongi etorria.
- 14:00etan, herri paellada Karlos Saldise plazan.
- 15:30etik, haurrentzako jarduerak Karlos Saldise plazan.
- 16:30ean, DJa eta karaokea Karlos Saldise plazan.
- 19:00etan, festaren bukaera.
