Deialdiak (Oiartzun): Etxera Eguna
Oiartzungo Sarek Etxera Eguna antolatu du; etzi (hilak 3, igandea) izango da. Ezin da gehiago luzatu lelopean ondu dute egitaraua.
12:00etan hasita herri kirol desafioa izango da Doneztebe plazan, eta bertan oiartzuarrak hernaniarren aurka lehiatuko dira. Bazkari herrikoia egingo dute ondoren Kontzejupean (14:30). Gainera, zuzeneko musika izango dute otorduaren amaieran Beñaten eta Gasteren eskutik.
Bazkarirako txartelak Kastron eta Garmendi txokolategian daude salgai. Helduen txartelek 15 euro balio dute, eta haurrenek, berriz, hamar euro.
