Deialdiak (Oiartzun): Noka ikastaroa
Ttur-ttur Euskaltzaleon bilguneak Noka ikastaroa antolatu du hilaren 24tik azaroaren 28ra.
“Hikaren erabilera asko jaitsi da, oro har, Euskal Herrian; badira hika guztiz galdu duten herriak eta badira oraindik hika bizirik mantentzen duten herriak. Oiartzun azken horietakoa da, baina hikaren erabilera ia gizonezkoen eremu bihurtu da; tokak kalean presentzia handiagoa du nokak baino, eta ez da kasualitatea”, diote antolatzaileek.
Hain zuzen, egoera hori aldatu eta bultzada eman nahi diote nokari Ttur-tturrekoek.
