Emanaldia (Pasaia): 'Emakumeak'
Azaroaren 25aren programaren barnean, azaroaren 19an, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean, Emakumeak emanaldia antolatu du Nodek, 19:00etan. El Salvadorreko emakumeek abortuaren penalizazioa dela eta pairatzen duten indarkeria egoera ezagutarazteko proiektu bat da, eta diziplina anitzeko emanaldi batean zehazten da: dokumental labur baten proiekzioa, eleberri grafiko baten aurkezpena eta dantza garaikide pieza bat.
