Erakusketa (Errenteria-Orereta): Arte plastiko eta ikusizkoak
Herri Arte Eskolako Arte Plastiko eta Ikusizkoetako ikasleek, 2025-26 ikasturtearen lehen hiruhilekoan egindako sorkuntzak erakutsiko dira erakusketan. Adin tarte ezberdinetako ikasleen lanak izango dira bertan, teknika eta prozesu ugari ikusi ahalko dira. Familia eta herritar guztientzat irekia.
Sarrera libre eta doan. Xenpelar Etxeko ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatetara 17:00etatik 20:00etara, igandeetan itxita.
Herri Arte Eskolaren eskutik.
