Erakusketa (Errenteria-Orereta): Influencers
Euren janzkerak arrastoa utzi zuen bederatzi emakumeren jantziak ikus daitezke erakusketaren barruan. Historian zehar, modan zer zegoen markatu zuten emakumeen inguruko erakusketa. Gehienek helburu jakin batekin erabili zuten euren irudia; boterea adierazteko, oihalgintza bultzatzeko…Bederatzi emakume eta horien jantzi izarren erreplika batzen dituen erakusketa.
Irailaren 28ra bitarte izango da zabalik.
Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. Igandeetan 11:00etatik 14:00etara, arratsaldez itxita. Helduentzako erakusketa bat, azalpen-kartelak elebitan idatzita egongo dira.
Sarrera libre eta doan, ez da aurrez izenik eman beharko.
