Erakusketa (Errenteria-Orereta): 'Klima aldaketari aurre!'
Asteklimaren programazioaren barruan, udaletxeko arkupeak Klima aldaketari aurre! erakusketa jasoko du urriaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 13:30era. Erakusketaren xedea da klima aldaketaren eraginak herritarrei era errazean helaraztea. Horretarako, 18 mural kokatuko dituzte. Erakusketaren edukiak lantzeko, ibilbide gidatuak antolatu dituzte, eta izena aurrez eman beharko da, urriaren 21a baino lehen. Izen emateak 943 90 34 02 telefono zenbakira deituta edo helbide elektronikora mezua bidalita egin daitezke.
