Erakusketa (Errenteria-Orereta): Memoria historikoaren hamabostaldia
Pikoketa Elkarte Errepublikazaleak Memoria Historikoaren Hamabostaldia antolatu du Errenteria-Oreretan, eta horren harira erakusketa egiten ari dira Xenpelar Etxean. Lur azpitik lur-azaleratuz El fuerte de San Cristobal erakusketa hilaren 13tik 22ra bitartean izango da zabalik. Antsoaingo Txinparta elkartea, Arantzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren emaitza dela azaldu dute elkarte errepublikazalearen kideek. Hilaren 13an 18:30ean inauguratuko dute erakusketa. Erakusketa astelehenetik larunbatera izango da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.