Erakusketa (Errenteria-Orereta): Modakhrome-Kolorearen historia modaren begietatik
Bederatzi kolore, bederatzi jantzia. XX mendean tindu sintetikoak topatu aurretik kolorea nondik ateratzen zen azaltzen duen erakusketa. Jantzi bakoitzaren alboan, kolore bakoitza nondik lortzen zen eta jantzigintzaren historian izan duen esanahia. Testuak euskaraz eta gazteleraz daude eta ez da sarrera edo gonbidapenik behar. Erakusketa Urriaren 29a arte izango da zabalik.
Ordutegia: Larunbatak: 11.00-14:00/17:00-20:00. Igandea eta jai egunetan: 11:00-14:00 Uztailak 24: 18:00-20:00 Uztailak 25: 11:00-14:00
