Erakusketa (Errenteria-Orereta): Uretako eskulturak
Panelen eta objektuen bidez, Argentinan hondoratutako edo abandonatutako itsasontziak ezagutzeko aukera emango du erakusketak, hala nola Ushuaiako (Suaren Lurraldea) Desdémona, Puerto Madryngo Colomba eta itsasontzien hilerria, Mar del Platako Marcelina de Ciriza pasaitarra, Puerto Iguazuko Nicolas Mihanovich itsasontzia eta Montevideoko itsasontziak.
Adin guztietako ikusleentzako erakusketa bat. Errotulazioa ele bietan.
Sarrera libre eta doan. Irailaren 1etik 20ra, 17:00etatik 20:00etara. Igandeetan itxita.
Arkeolur elkartearen eskutik.
