Erakusketa (Pasai Donibane) Jorge Oteiza bisita gidatuak
Victor Hugo Etxeko ‘Jorge Oteiza Marrazkiak, Estanpak Hitzak (eta Eskulturak)’ erakusketan bisita gidatuak egingo dituzte irailean, asteartero. Lehen txanda 19:00tan egingo dute, gaztelaniaz, Felix Marañaren gidaritzapean. Hurrengo txanda, 20:00tan izango da eta Aitor Azurkik gidatuko du, euskaraz.
Felix Maraña da erakusketaren sortzailea, eta Jorge Oteizak egindako lanaren oroigarria izatea du helburu nagusitzat. Eskultorearen 70 argazki eta grafiaz osatzen da erakusketa, baita formatu txikiko 12 eskulturez.
